Lesbos irlan Moriako errefuxiatuen kanpalekua erre zenetik, egoera asko okertu da eta beharrak handitu egin dira. Une honetan, 10.000 pertsona inguru daude bertan. 4.500 otordu ematen dituzte egunero, eta horrela jarraitzeko jakiak behar dituztela adierazi du Zaporeak elkarteak.

Janari bilketarako Euskal Herriko hiri eta herrietan hainbat kokaleku jarri dituzte herritarrentzat eskuragarri. Urola Kostan, Orion, Zarautzen eta Zumaian egingo da bilketa. Azken honetan, ordea, urriaren 2an eta 3an egingo dute.

Behar dituzten elikagaien artean ondorengoak daude: arroz luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atuna eta sandina latak, oliba olioa, espezieak (piperbeltza eta piperbeltz zuria, kuminoa eta currya), esne hautsa eta barratxo energetikoak.

Bestalde, diru donazioak egiteko aukera ere izango dute herritarrek. Horretarako bi modu daude: Bizum bitartez (00435 bidalketa-kodea erabiliz), edota euren kontu korrontera transferentzia bat eginez (Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322; Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880).

Argazkia: Zaporeak