Gaur gauean estreinatuko da Korosagasti filma Azpeitian; lehen eguneko sarrerak agortuta daude. Egon lasai, kanpora joan gabe, Getarian bertan izango duzue-eta ikusteko aukera.

Artzape Euskara Elkartearen eskutik, urriaren 21etik 25era hiru emanaldi egingo dira. Urriaren 21ean 19:30ean proiektatuko da filma, urriaren 23an 22:00etan eta urriaren 25ean 19:30ean. Gainera, lehen saioan, Asier Sustaeta zuzendaria bera izango da eskolako aretoan, filmean parte hartutako getariar batek lagunduta, lanaren nondik norakoak azaltzeko.

Hauxe da filmak kontatzen duena: 1926ko azaroa. Beizamako Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. Marroquín epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonekiko egingo du lehen susmoa, eta haiek bezalaxe, inguruetako biztanle asko sartuko ditu preso Azpeitiko espetxean, tartean Itsasondoko Lizardi baserrikoak eta baita Jazinta Odriozola bera ere. XX. mende hasierako euskal gizarte itxi eta mesfidatienarekin egingo du ordea epaileak topo, eta hilabeteak iraungo duen prozesuaren ostean, inoiz argituko ez diren hilketen zerrenda luzera pasatuko dira Beizamako hilketak ere.

 

Lotutako albisteak: