Atzo, Bergaran egindako aurkezpen ofizialarekin batera, Euskaraldian izena emateko epea ireki zen. Lehenengo edizioan bezala, herritarrek ahobizi edo belarriprest modura parte hartu dezaketa. Izen ematea Euskaraldiako webgunearen bitartez egin daiteke. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, helduen hizkuntza ohitura eta portaeretan eragitea baitu helburu ekimenak.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra partaideak euren hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira. “Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ahobiziek, berriz, euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti”.

Getarian, oraingoz, 40 arigune izango dira

Aurtengo Euskaraldiaren berrikuntzetako bat ariguneak dira. Rol honekin mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte: publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol elkarteek… eta helbura bertako kideen artean euskara sustatzea eta erabiltzea da.

Getarian, arigune modura, ia 40 elkartek parte hartuko dute. Izen ematea Euskaraldiako webgunearen bitartez egin behar da, eta etzi, igandea, izango da horretarako azken eguna.

Argazkia: Maxixatzen

 

Lotutako albisteak: