Udazkenean sartzearekin batera, tenperaturak jaitsi eta euria eta haizea nagusitu dira. Atzo, benetan eguraldi txarra egin zuen: egun guztian zehar euria ia geratu ere egin gabe aritu zen eta haize bolada bortitzak izan ziren. Argazkian ikusi daitekeen modura, haizeak Sahatsaga parkeko zuhaitz bat bota zuen.

 

 

Gaur atzoko bide beretik jarraituko du eguraldiak, eta euriagatik, haizeagatik eta nabigaziorako abisu horia ezarri dute. Atzokoarekin alderatuta tenperatura apur bat igoko da, baina maximoak 14-18º artean ibiliko dira.