Duela bi aste Azpeitian, aretoa beteta, estreinatutako Korosagasti filma Getarian ikusteko aukera izango da. Urriaren 21ean, 23an eta 25ean izango dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Harritarte dendan.

Ordutegi hauetan emango da Korosagasti Iturzaeta Herri Eskolako aretoan:

  • Urriaren 21ean, asteazkena, 19:30ean.
  • Urriaren 23an, ostirala, 22:00etan,
  • Urriaren 25ean, igandea, 19:30ean.

Lehen egunean, gainera, solasaldia izango da, zuzendariarekin eta Getariako parte-hartzaileekin. Egun horretako sarrera 4 euro kostako da, eta gainerako egunetakoak, 5 euro.

Hona hemen filmaren trailerra:

 

Lotutako albisteak: