“2020 urtea oso gogorra izan da gure herritarrentzat, COVID-19ak izan duen eragina eta horrek ekarritako krisi ekonomikoa latzak baitira gure herriaren ekonomiarentzat, eta bereziki getariarrontzako. Argi dago Getariako sektore indartsuak hirugarrena eta lehena direla, nekazaritza eta arrantza eta ostalaritza, merkataritza eta turismoa, eta hauek izan dira bereziki kaltetuenak, horregatik Udalak ahalegin berezia egin behar du sektore hauei laguntzeko, herritar askoren lanak baitaude kolokan, eta etorkizuna ez dago oso argi. Udalak enplegua babestu eta ongizatea bermatzeko egin behar du lan” adierazi du Aitor Urresti bozeramaleak.

“Urte fiskal gogorra aurreikusten da, sarreren aldetik badakigu aurreko urtetik hona jaitsiera nabarmena izango dutela, baina lehentasunak ezarri behar ditugu eta daukagunarekin aurrera egin”.

Hori oinarri, Getariako EAJ-PNVk zerga eta tasa guztiak izoztu eta Covid-19aren eraginari aurre egiteko hobari berriak sortzea proposatu du 2021eko Ordenantza Fiskaletan:

  1. Zerga guztiak izoztea eta inolako igoerarik ez aplikatzea: “Datorren urtean igoerarik ez izatea proposatzen dugu, herritarrek jasaten duten presio fiskala baretzeko. Ahalegin berezia egitea eskatuko dio honek udalari, diru gutxiago bilduko delako eta hortaz, baliabide gutxiago izango dituelako beste eginkizun eta proiektu batzuetarako, baina herritarren egoerak hala eskatzen du: laguntzea fiskalitate alorrean”.
  2. Ondasun Higiezinen gaineko zerga: Covid-19aren eragina jasan duten establezimenduei* %25eko hobariak eskaintzea; etxebizitza batean aktibitate ekonomiko bat garatzen dutenei %50eko igoera; eta alokairuan etxebizitza jartzen dutenei %25eko hobaria, 35 urtetik beherakoak badira alokairuan daudenak %30ekoa.
  3. Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga: traktore eta kamioi ezberdinentzako %25 eta %50 arteko hobaria, karga eta bestelako ezaugarrien arabera. Autonomoak direnak eta bera aktibitatea garatzeko ibilgailua beharrezkoa dutenei, -%50eko hobaria.
  4. Lurzoru publikoa okupatzegatik: aktibitate ekonomikoa garatzeko terrazen erabilera beharrezkotzat jotzen den negozioei, %50eko jaitsiera tasetan.
  5. TAO/OTA: ordu bat 1,25€, egun osoa 10€ eta isuna baliogabetzea 15€ tiketarekin eta 25€ tiket gabe. Bonuak: Udako bonua 30€ Hau edukitzeko aukera izango dute, bigarren etxebizitza Getarian dutenak, Getarian lan egiten dutenak (zona urbanoan) eta herrian behar bereziak dituztenek.

 

*Ostalaritza, hotelak, hostalak, pentsioak, nekazal turismoak, Komertzioak, elkarte gastronomikoak, ile apaindegi, drogeria, fisioterapia, osteopatia, upategi, Nekazal-ustiategiak.