Zaharrak berri direla esan liteke Egunean behin jokoko Getaiarrak taldean. Izan ere, aurreko denboraldietan emaitza onak lortu eta goiko postuetan egon ohi zirenak ari dira nabarmentzen bosgarren denboraldi hasiera honetan ere. Lehen astean Txantxi Dotore izan zen garaile eta bigarrengoan Iruenek hartu dio lekukoa, 574,61 punturekin.

Egiari zor, azken emaitza horrek ez du erabat islatzen astean zehar gertatua, lehen postuetan gorabeherak izan direlako eta izen berriak ere ikus daitezkeelako sailkapenaren goialdean. Hala, Amets geratu da bigarren, 568,22 punturekin, eta Aitor IO hirugarren, 531,26 punturekin.

Iruenek lortutako emaitzarekin aurreko asteko puntuaziorik altuena pasa du, hortaz, hori da orain taldeko partaideek gailendu beharreko langa. Gogoratu: 574,61 puntu.

 

Lotutako albisteak: