Sahatsaga Kiroldegian Aerobik-Step ikastarorako eskaintza berriak jarri dituzte. Hala, azarotik aurrera, bi talde berri proposatuko dira; asteartetan eta ostegunetan, bata goizez eta bestea arratsaldez. Taldea osatzeko zortzi izango da gutxieneko lagun kopurua, eta gehienez hamabi izan ahalko dira.

Gainontzeko ikastaro guztiak (haurren judoa eta zumba, pilatesa, yoga, spinninga, aerobika, karatea eta hirugarren adinekoen pilatesa) martxan daude, eta oraindik norbaitek horietarako interesa balu, izen emateak zabalik jarraitzen du.

Lotutako albisteak: