Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Herritarrek egitasmoaren berri izan dezaten eta parte hartzera animatzeko abestia eta bideoa kaleratu dituzte. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial honetan, aurten, hiru rol desberdinen bitartez hartu daiteke parte. Alde batetik, lehengo urtean egin zen modura, ahobiziak edo belarriprestak egongo dira. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta izen ematea Euskaraldiako webgunearen bitartez egin daiteke.

Ahobiziek euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Belarriprestek, berriz, eurei euskaraz hitz egiteko eskatuko dute, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute”.

Berrikuntza modura ariguneak daude. Rol hau entitateei zuzenduta dago, eta helburua da bertako kideen artean euskara sustatzea eta erabiltzea. Arigune modura izen emateko epea amaituta dago, eta Getarian, guztira, 50 entitate inguruk hartuko dute parte.

 

Lotutako albisteak: