Getariako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko merkatariei eta ostalariei 35.800 euroko dirulaguntzak emango dizkiete. Laguntzen helburua sektoreko ekonomia indarberritzea da; izan ere, “Covid-19ari aurre egiteko, neurri desberdinak hartu eta inbertsioak egin behar izan dituzte”, azaldu du Udalak.

Establezimendu bakoitzak, gehienez, 1.500 euroko laguntza jaso ahal izango du. Eskaera egin nahi duenak, azaroaren 3a baino lehen, inprimakia bete beharko du. Udalak jakinarazi duenez, “eskaerak Udalaren Erregistro Ekonomiko bidez edo zuzenean Udal bulegoetan egin daitezke”. Eskatzaileek bete beharreko oinarriak ere kaleratu dituzte.