Bidegik Zarauzko Asti zubibidea birgaitzeko proiektuaren azken fasea gauzatuko du asteburu honetan. Fresaketa eta asfaltatze lanak egingo dituzte; ondorioz, aldaketak izango dira errepideetan.

Gaurko 22:00etatik igandeko 01:00ak arte, galtzada itxiko dute Bilborako noranzkoan. Asteburuan, hortaz, Donostiako noranzkoan prestatuko duten bypassetik desbideratuko dute zirkulazioa. Igandean, berriz, 01:00etatik 19:00etara, Behobiarako erreiak asfaltatuko dituztenez, itxita egongo da Zarauzko autopistarako sarbidea. Oriokoa erabiltzea aholkatu diete erabiltzaileei.