Luze egin zaizkie lehia-eremua zapaldu gabeko hilabeteak, eta ez dakite denboraldia ere hala izango den edo, egoerak behartuta, nahi baino lehenago utziko dituzten txapelketak. Egoera horretan ekin diote Ketako taldeek 2020-2021 denboraldiari.

Sharks saskibaloi taldea izan zen lehiara itzultzen lehena, larunbat arratsaldean Sahatsagan jokatutako partidan. Etxean aritu arren, ez zuten nahi besteko goxotasunik sumatu, publikoak debekatua baitzuen kiroldegira sartzea. Lehen laurdenean txukun eutsi zioten maila berriari baina aurrera egin ahala norgehiagokak baikoitza bere lekuan jarri zuen. Partida 56-68ko emaitzarekin bukatu zen; San Prudentzio garaile.

Atzo Iraetan (Zestoa) jokatutako futbol partidan, erasoan hasi ziren Getariako Keta Babyautoko jokalariak baina Astigarragako Mundarrok egin zuen lehen gola. Bertaratutako zaletuen animoekin, getariarrek buelta eman zioten partidari eta 2-1 irabaztea lortu zuten. Sailkapen orokorren bigarren postuan jarri dira garaipen horri esker.

Lotutako albisteak: