Getariako bertso eskolaren sorrerako kide izan zen Haritz Esteban eta egungoaren kide den Amets Aizpurua ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan agertu dira pasa berri den asteburuan. Kuttuna deituriko atalean, Andoni Egañak 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian abestutako agurra aukeratu eta aztertu dute.