Irunen hasiko da bihar, urriak 20, Espainiako Vuelta, eta Arraterako bidean, kostaldetik pasako da. Getariatik 14:15etik aurrera igarotzea aurreikusten da, ondorioz, Udalak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, N-634 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 13:30etik 14:30era.

Gainera, tarte horretan autobus zerbitzua ere bertan behera geratuko dela jakinarazi du.