Getariako Udalak eta Babexa merkataritza elkarteak erosketa bonuen kanpaina martxan jartzea adostu zuten osasun krisiaren ondorioak leuntzeko. Heldu estatxa egitasmoaren baitan, herritarrek –haiek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte bonuak– 15 euro ordainduta, 20 euro gastatzeko erosketa txartela izango dute eskuartean. Aldea, 10.000 eurokoa, udalak ordainduko du.

Guztira, herriko 22 saltokik egin dute bat ekimen honekin: Gee Shops; Ganix osteopatia; Getaka; Gluglu; Eskura fisioterapia zentroa; Maider fisioterapia; Harritarte; Cetaria Get Salty; Sopas argidenda; Sinequanon; Perloti; Berezi; Sahatsa; Salanort; Paki edergintza; Lorea, Dreams, Ileargi eta Izaskun ileapaindegiak; Portu; Dona Doni eta Kote Ogi Berri.

Txartelak izendatuta egongo dira eta herritar bakoitzak nahi adina erosi ahal izango ditu etzitik aurrera. Turismo bulegoan egongo dira salgai, astearte eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era, eta asteazkenetan, ostegunetan, larunbatetan eta igandetan, 09:00etatik 13:00etara.

Erosketa txartelak azaroaren 1etik abenduaren 15era erabili ahal izango dira.

 

Lotutako albisteak: