Gaurkoa izango da Getarian Korosagasti filma ikusteko azken aukera. Izan ere, Artzape Euskara Elkartean eskutik, hirugarren emanaldia egingo da gaur, 19:30ean, Iturzaeta Herri Eskolako aretoan.

Gaur arte 60 pertsona baino gehiagok ikusi dute Asier Sustaetak zuzendutako lana. Oraindik aukerarik izan ez dutenek, gaurko emanaldiaren aurretik, aretoko atean bertan eskuratu dezakete sarrera.

 

Lotutako albisteak: