Joan den ostiralean, urriaren 23an, lau kasu positibo izan ziren herrian; larunbatean, bi; eta igandean, berriz, ez dute kutsaturik identifikatu. Azken hamalau egunetako gaixo kopurua kontutan izanda, Getariako inzidentzia tasa, 100.000 biztanleko, 527,06koa da.

Inzidentzia tasa hori 500 baino handiagoa izan arren, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herria izanik, Getaria ez da eremu gorri bihurtzen. Izan ere, semaforoaren koloreak, soilik, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan erabiltzen dira.

Bestalde, EAEn, ostiraletik igandera bitartean, guztira, 35.522 PCR proba egin dira; horietatik 3.162 testen emaitza positiboa izan da. Osakidetzan, koronabirusa dela eta, 260 pertsona daude ospitaleratuta. Atzo 16 ospitaleratu berri izan ziren; ZIUn dauden gaixoak, berriz, 52 dira.