Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragindako pandemia geldiarazteko neurri berriak iragarri ditu. Jakinarazi duenez, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko bizilagunek ezingo dute beraien herrietatik atera ekintza jakin batzuetarako ez bada: medikuarengana edo botikak erostera joatea; lanera edo ikastera joatea; adinekoak, adingabeak edo menpekotasuna duen norbait zaintzea eta erregaia bota beharra. Alboko herrietara jarduera sozioekonomikoetara ere mugitu ahal izango da.

Konfinamendu garaian gertatu bezala, lanera doazenek enpresak emandako dokumentuarekin ziurtatu beharko dute.

Neurri horiek gaurko berrikuntzak dira, baina horiez gain, azken egunetakoak daude: 23:00ak eta 06:00ak arteko etxeratzea eta bilkurak, gehienez, sei lagunekoak izatea, baldin eta etxe berekoak ez badira.

Dekretua gaur onartu nahi dute, bihar, 06:00etatik aurrera indarrean jarri ahal izateko. Era berean, iragarri dute neurrien jarraipena egingo dutela hamabost egunez eta aldatu, luzatu edo bertan behera utzi daitezkeela.

 

Lotutako albisteak: