Merkataritzan, ostalaritzan eta oro har zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko, UEMAk euskarazko karteldegia osatu du. Doan, UEMAko kide diren herrietako udalek, ostalariek eta merkatariek eskatu ahal izango dituzte kartelak.

Establezimendu desberdinetan erabilgarriak izan daitezkeen kartelak sortu dituzte: besteak beste, ordutegia edo produktuak zehazten dituztenak edota Covid-19aren aurkako prebentzio neurrien berri ematen dituztenak. Mankomunitatearen webgunean daude eskuragarri, bai kartelak, eta baita horiek eskatzeko bete beharreko eskaera-orria ere.

Hizkuntza paisaia euskaratzeko laguntza eskaintzearekin batera, UEMAk urtero egiten du kanpaina udalerri euskaldunetako ostalarien eta merkatarien artean. “Beraien zerbitzuak herriaren erakusleiho diren heinean euskara ezinbestekoa dela nabarmendu, eta horretarako hainbat argudio eta azalpen” ematen dizkiete.