541,10 punturekin, Praxku izan da aste honetako Getaiarrak taldeko garailea. Bigarren sailkatua izan den Irueneri, azken bi asteetako irabazleari, ia bost puntuko aldea atera dio; hirugarrenari, Oier IAri, berriz, ia zazpi puntu.

Praxkuren puntuazioa, ordea, ez da izan getariarren taldean errekor berri bat ezartzeko adinakoa. Izan ere, orain arteko emaitzarik onena Irueneren eskuetan dago: 574.61 puntu. Hala ere, euskal tribial jokoaren denboraldi berriko laugarren astean gaude, soilik, eta oraindik, gauza asko gerta daitezke.

 

Lotutako albisteak: