Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako neurri murriztaileak gaur jarri dira indarrean, besteak beste, EAEko herrien arteko mugimenduak debekatu ditu. Hala, jarduera sozioekomikoetarako ez bada, herritarrek ezin dute euren bizilekutik irten.

ARTZAPE getariarren iritziak jasotzen herriko kaleetan eta merkataritza zein ostalaritza establezimenduetan zehar ibili da. Merkatariak eta ostalariak oso kezkatuta daude, eta askok egoerari nola aurre egingo dioten, oraindik, ez dakite. Herritarren artean, bestalde, denetariko iritziak daude: batzuek adierazi digute eskertu egingo dutela herrian herritarrak bakarrik egotea; beste batzuek, aisialdiaz gozatzeko aukerak murriztu egingo direla nabarmendu dute.

 

Lotutako albisteak: