Heldu Estatxa ekimenaren baitan, duela astebete pasatxo jarri ziren salgai erosketa bonuak turismo bulegoan. Guztira, 2.000 bonu daude eskuragarri eta horiek Getariako 22 establezimendutan erabili daitezke. Turismo bulegotik adierazi dutenez, “txartelak erritmo onean ari gara saltzen; beraz, jendea animatu dadila horiek erostera, oraindik badaude eta”.

Joan den igandetik hasita, abenduaren 15a bitartean erabili daitezke erosketa txartelak. Erosi ere, amaitu bitartean behintzat, azken egunera arte erosi ahalko dira. Hala, getariarrek, 15 euroren truke 20 euroko erosketa egin dezakete. Bonu bakoitza bost euroko lau zatitan erabil daiteke; hau da, bakoitzarekin, gehienez, lau erosketa egin daitezke.

Ondorengo establezimenduetan erabil daiteke erosketa txartela: Gee Shops; Ganix osteopatia; Getaka; Gluglu; Eskura fisioterapia zentroa; Maider fisioterapia; Harritarte; Cetaria Get Salty; Sopas argidenda; Sinequanon; Perloti; Berezi; Sahatsa; Salanort; Paki edergintza; Lorea, Dreams, Ileargi eta Izaskun ileapaindegiak; Portu; Dona Doni eta Kote Ogi Berri.

 

Lotutako albisteak: