Egoerak uzten badu behintzat, bihar hasi eta datozen hiru ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara, Berdura Plazan edo Kale Nagusian (eguraldiaren arabera), Euskaraldian izena eman eta Euskaraldiko produktuak erosteko aukera izango da. Mahaian bertan, bestalde, txapak jaso ahalko dira.

Getariako Euskaraldiko batzordeak Euskaraldiko hainbat produktu izango ditu salgai: poltsak, banderolak eta maskarak. Ariketa soziala babestu nahi duen orok eros ditzake eta guztiek 5 euroko prezioa dute. Mahaietara joateko aukerarik ez dutenek getaria@euskaraldia.eus helbidean eska ditzakete produktuak. Bestalde, Getariako Euskaraldiako Batzordeak herritarrei banderolak balkoietan zintzilikatzera gonbidatu dituzte.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Arigune gisa, Getarian 50 entitate inguruk hartuko dute parte Euskaraldian, eta orain, norbanako modura izena emateko garaia da: ahobizi edo belarriprest bezala eman ahal izango dute izena herritarrek. Izen ematea aipatutako mahaietan ez ezik, “online” egin daiteke Euskaraldiaren webgunean.