Joan den astean, Oier IAk lortu du Getaiarrak taldeko puntuaziorik altuena; 541,81 punturekin, denboraldiko lehen garaipena izan da berarentzat. Bigarren eta hirugarren sailkatuei, gainera, alde dezentea atera die: bigarrena, 527,75 punturekin, Txantxi Dotore izan da, hirugarrena, berriz, 513,94ekin, Amets.

Hala ere, denboraldiko errekorrak Irueneren eskuetan jarraitzen du. Duela aste batzuk 574,61 puntutan ezarri zuen langa, eta beraz, Getaiarrak taldeko txapela lortu nahi duenak, momentuz, emaitza hori gainditu beharko du. Hori ez da, inolaz ere, lan erraza izango.

 

Lotutako albisteak: