18:00etan hasita, Bilboko Azkuna Zentroan egingo dute sari banaketa. Dagoeneko, jakina da irabazleak nortzuk diren, eta tartean Uxue Alberdi Getariako bizilaguna dago. Kontrako eztarritik lanarekin, Euskarazko Saiakerako saria jasoko du.

Euskarazko literaturari dagokionez, Alberdiz gain, ondorengoak izango dira sarituak: Aitaren Etxea lanarekin, Karmele Jaiok jasoko du literaturako saria; Joemak eta Polasak lanari esker, haur eta gazte literaturako saria Iñigo Astizentzat izango da; Miren Asiainek, berriz, ilustraziokoa jasoko du Un millón de ostras en lo alto de la montaña lanarekin. Horrez gain, Ingeborg Bachmannen Aldibereko lana euskaratzeagatik, Idoia Santamariari emango diote itzulpengintza saria.

Gaztelaniazko literaturari dagokionez, berriz, Aixa de la Cruzek lortu du Gaztelaniazko Literaturako Euskadi Saria, Cambiar de idea lanarekin. Bestalde, Larga vida social a la democracia lanari esker Borja Barraguerentzat izango da gaztelaniazko saiakerako saria.

 

Lotutako albisteak: