Urriaren 27an martxan jarritako erosketa txartelen kanpainak aurrera darrai, eta bonuek eskuragarri jarraitzen dute Getariako turismo bulegoan; hala, getariarrek herriko establezimendu desberdinetan erabiltzeko 15 euroren truke 20 euroko txartelak lortu ditzakete. Kanpainak abenduaren 15a arte iraungo du; bitarte horretan erosi eta erabili ahal izango dira bonuak, betiere amaitzen ez badira.

Bestalde, Udaletik jakinarazi dutenez, itxita dauden establezimenduko bonuak ere eros daitezke. Kasu horretan, bezeroei turismo bulegoan bertan kontakturako telefono zenbakia emango zaie, horrela, negozioekin erosketa ordua adostu ahal izango dute.

 

Lotutako albisteak: