Atzo abiatu zen Euskaraldia, “euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin” egitea helburu duen ariketa soziala. Urritza Aisialdi Taldeak, hileroko ekintza aprobetxatu du euskarari babesa emateko. 10:30ean frontoian batu diren umeek, taldetan banatuta, murala margotu dute eta koreografia bat egin dute gero.