Azken hiru astetan lehenengo postuetatik urrundu ondoren, indarberrituta itzuli da Iruene. 564,88 punturekin, aurreko asteko Getaiarrak taldeko irabazlea izan da. Ametsi, bigarren sailkatuari, ia 11 puntuko aldea atera dio; hirugarrenari, Maialeni, berriz, ia 37koa.

Egunean Behin jokoko eguneroko hamar galderei erantzuteko, batez beste, 41,71 segundo behar izan ditu; eta bataz beste asmatutako erantzun kopurua bederatzikoa izan da.

Indarberrituta itzuli arren, denboraldiko bigarren astean berak ezarritako marka gainditzea ez du lortu: 574,61 puntu. Hemendik hiru astetara amaituko da bosgarren denboraldi hau eta ordura arte lehiak gogor jarraituko du.

 

Lotutako albisteak: