Konturatzerako Eguberriak gainean ditugu, eta urtero legez, aurten ere piztu dituzte Gabonetako argiak. Hala, Eguberri giroan murgildu da Getaria. Kanpaiak, izarrak… hainbat apaingarri daude zintzilik kaleetan zehar, eta Gabonak amaitu bitartean gauero piztuta egongo dira.