Gipuzkoako intzidentzia tasa 477koa da; 500eko langatik jaitsi denez, eremu laranjan dago orain, Bizkaia eta Araba bezala. Getariak ere, 446,78ko intzidentzia tasarekin, 500eko langatik behera jarraitzen du. Hala ere, atzo bi koronabirus kutsatu berri atzeman zituzten herrian.

Kutsatze kopuruak EAEn behera egin du. Atzo, denera, 10.140 proba egin zituzten eta 519 positiboak izan ziren; hau da, %5,2a. Herenegun positiboen ehunekoa %6,5a izan zen, atzo baino %1,3 handiagoa. Era berean, herenegun baino bi ospitaleratu gutxiago daude osakidetzan: 135. Atzo, ordea, 40 pertsona ospitaleratu zituzten; herenegun 32 izan ziren. ZIUetan, berriz, 129 gaixo daude; herenegun baino bi gehiago.

Lotutako albisteak: