Gaur goizeko 03:00ak geroztik, egun osoan zehar, itsasoak kostaldean eragin ditzakeen inpaktuengatik abisu horia ezarri dute. Itsasgorako uneak izango dira arriskutsuenak, eta momentu horietan, 4 metro eta erdi inguruko olatuak espero dira. Horrez gain, lehenengo bi miliatan bost metro inguruko olatuak eta itsaso zakarra aurreikusten direnez, nabigatzeko abisu laranja dago ezarrita. Bihar ere egoerak bide beretik jarraituko du, eta bi abisuok indarrean jarraituko dute.

Asteburuan, negu giroa

Bereziki kantauri isurialdean zaparradak botako ditu gaur, eta eguneko zenbait momentutan trumoitsuak izan daitezke eta txingor ale txikiak ere bota ditzake. Kostaldean mendebaldeko haizea harro ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; maximoak 10 graduren bueltan ibiliko dira. Elur maila ere jaitsi egingo da; goizean, 700-800m inguruan, eta egunaren bigarren zatian 500-600m-tan.

Larunbateko eta igandeko eguraldiaren aurreikuspena ere gaurko antzekoa da. Etengabe izango dira zaparradak eta tenperatura ez da 10-12 gradutatik igoko.