Eguraldia lagun izan ez arren, 30 lagun inguru elkartu dira gaur Getariako Pentsiodunen Mugimenduak deitutako manifestaziora. 12:00etan plazatik irten eta errepide nagusiko biribilguneari itzuli bat eman diote. Pentsio duinen alde, %0,25ari ez. 1.080€ gutxieneko pentsioa edota Toledoko Itunaren murrizketei ez bezalako adierazpenekin osatutako kartelak eskuan hartuta egin dute ibilbidea.

Ondoren, Toledoko Itunak jasotzen ez dituen hainbat aldarrikapen egin dituzte, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko langileen gutxieneko soldata, 2010eko eta 2012ko lan erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzea, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero arrakalarekin amaitzeko neurriak hartzea, edota alarguntasun pentsioa igotzea.

Astelehenean, astero bezala, pentsio duinak eskatuz, 12:00etan egingo dute elkarretaratzea pentsiodunek.

 

Lotutako albisteak: