Egunean Behin jokoko bosgarren denboraldi honetan, Getaiarrak taldeko asteko puntuaziorik altuena, gaur gaurkoz, Iruenek lortua da. Denboraldiko bigarren astean 574,61 puntu lortu zituen, eta ordu ezkero taldeko inork ez du emaitza hori hobetzea lortu. Aste honetan, ordea, Irueneri berari marka hori gainditzeko ez zaio askorik falta izan; hain justu, puntu bat pasatxo. Izan ere, 573,52 punturekin amaitu du astea.

Lehenengo bi sailkatuen artean, lehia oso estu egon da. Iruenek bi puntu baino gutxiagoko aldea atera dio Oier IAri; azken honek 571,70ko puntuazioa eskuratu du. Aitor IOk lortu du hirugarren postua; hura, ordea, 536,59 punturekin, lehenengo bi sailkatuengandik urrun geratu da.

Azken astea

Irailaren 28an hasi zen Egunean Behineko bosgarren denboraldia. Hamabi asteko lehiaren ondoren, aste hau izango da azkena. Beraz, datorren igandean erabakiko dira bai Getaiarrak taldeko irabazlea baita sailkapen orokorrekoa ere.

 

Lotutako albisteak: