Herritar batek, ohar baten bitartez, zaldi txikiak edo poneyak dauden lursailera ez sartzeko eskaera egin du:

“Konfinamendu ondoren, poneyei ogia ematera eta ikustera jende ugari gerturatu da umeekin Kanpaiara; distantziak mantenduz eta errespetuz jokatuz. Hasiera batean, jarrera desegokiak ikusi eta animaliak errespetatzeko eskatuz, oharra jarri zen bertan, eta geroztik, ez da arazorik izan. Azken egunetan, ordea, ume batzuk poneyak dauden terreno barrura sartu dira jolasean, poneyak ukituz eta astoratuz. Ume hauek ohartaraziak izan dira.

Poneyak ume egiteko daude, estresatu egiten dituzte eta amak kumeak defendatzeko jarrera izan dezake. Ezin da ahaztu animaliak direla, hozka egin eta ostiko eman dezaketela, ezbehar bat gertatzeko arriskuarekin. Poneyak itxitura barruan daude, eta zerbait gertatuz gero, ardura bertara sartzen denarena izango da.”