Atzo jokatu zuten Egunean Behineko partaideek bosgarren denboraldiko azken partida. Hala, asteko irabazlea ez ezik Getaiarrak taldeko garailea ere erabakita geratu da: Irune Zulaika, Iruene. Zorionik beroenak, beraz, txapeldunari!!!

545.56 punturekin lortu du Zulaikak asteko garaipena; era berean, denboraldiko bigarren astean lortutako 574.61 puntuei esker, getariarren artean nagusi izendatu da. Iruenerentzat hirugarren garaipena da honakoa. Izan ere, bigarren eta laugarren denboraldietan berak eskuratu zuen asteko puntuaziorik altuena; 562.12 eta 561.16 puntu, hurrenez hurren.

Bestalde, eskerrik asko Getaiarrak taldeko kide guztioi. Pixkanaka-pixkanaka taldea handitzen joan gara, eta gaur gaurkoz, ia 250 lehiakide gaude bertan. Jarrai dezagun, beraz, euskaraz jokatzen eta gure jakintzak zabaltzen! Datorren urtean, 6. denboraldia hastearekin batera, helduko diogu guk ere lehiari.

 

Lotutako albisteak: