COVID-19a tarteko, adinka banatu dira herriko umeak gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi ikusteko. Frontoian bildu eta txanda heldutakoan Elkanoren monumentuko sarrerara gerturatu dira. Galtxagorriek istorio bat kontatu diete (euria hasi duenean, monumentuaren barrualdean) eta ondoren, gora igo dira. Han, euskal mitologiako pertsonaiak zituzten zain: lamia, tartalo, akerra eta galtxagorri gehiago. Ibilbidearen amaieran ikusi dituzte Olentzero eta Mari Domingi; ezin izan dute haiengana gerturatu baina maitasun keinuak ez dira falta izan. Joan aurretik gutuna utzi diete batzuek, eta gaztainak jaso dituzte.