Ostiralean hiru koronabirus kasu atzeman zituzten herrian; azken zazpi egunetan egun bakar batez identifikatutako kopururik altuena. Larunbatean eta igandean, berriz, Osakidetzak ez du kutsaturik identifikatu. Hala, herriko intzidentzia tasa 247,35ra igo da.

Atzo, aurreko bi egunetan baino proba gehiago egin ziren EAEn. Orotara, 10.706 antigeno eta PCR test egin ziren, eta horietatik 560 positiboak izan ziren; alegia, %5,2a. Asteburuko positibo gehien, aldiz, ostiralean atzeman zituzten; egindako 9.504 probetatik 658 (%6,8).

Koronabirusak jota erietxean dagoen gaixo kopurua goraka doa. Ostiralean, 304 ospitaleratu zeuden; atzo, 334 ziren. ZIUetan, berriz, ostiralean baino lagun bat gehiago dago: 76.