Urte hasierarekin batera, Haurreskolak partzuergoak haurreskolatan izena emateko epea zabaldu du. Joan den ostegunetik datorren asteazkena, urtarrilak 13, arte egongo da izena emateko aukera. Izen-ematea aurrez aurre edo ikasgunea.euskadi.eus webgunearen bitartez, “online” egin daiteke.

Behin-behineko zerrendak otsailaren 3an argitaratuko dira, eta otsailaren 4tik 17ra egongo da erreklamazioak edo eskaerei uko egiteko aukera. Behin betiko zerrendak, berriz, otsailaren 23an argitaratuko dituzte. Haurrak haurreskolan, berriz, martxoaren 1ean hasiko dira.

Jaioberrien izen-ematea

Abenduaren 13tik aurrera jaiotakoek, jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean, urtarrilaren 13tik aurrera egin beharko dute izen-ematea. Ume horiek behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira.

Bestalde, otsailaren 12tik aurrera egiten diren jaioberrien izen-emateak behin betiko zerrendak publikatu ostean kudeatuko dituzte.