Hilabete honetan hasiko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren hamaikagarren edizioa, eta dagoeneko, zabalik dago izen-ematea. Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du. Hain zuzen, ostegunean, urtarrilaren 14an, 11:00etan izango da.

Saio “online” egingo da Gotomeeting plataformaren bidez, eta parte hartzeko, ondorengo┬ágaldetegia betez, aurrez eman beharko da izena. Interesdunak posta elektronikoan jasoko du saiora sartzeko esteka.

Ekimenean izena emateko jarraibideak

Hazilan programan izena emateko orria Udal Elkartearen egoitza elektronikoan dago eskuragarri. Hala ere, tramitazio elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Ekimena 20-44 urte bitarteko eskualdeko pertsonei eta goi mailako ikasketak dituztenei dago zuzenduta. Programak hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi Aktibatu fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren Prestatu (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, Kokatu fasea (praktikaldia enpresetan).

 

Lotutako albisteak: