Atzo jarri ziren salgai turismo bulegoan San Antonetako ekitaldietarako sarrerak. Dagoeneko, Neguko Zirkua ikuskizunerako ia gonbidapen guztiak agortu dira. Matriuska antzezlanerako sarrerak ere bizkor ari dira saltzen. Bertso saioko sarreren salmenta doa astiroen; oraindik, sarreren erdiak baino gehiago geratzen dira.

Ostiralean, 19:00etan hasita, Balenciaga Museoan izango da bertso emanaldia. Ane Ezenarro Getariako bizilagunak gidatutako saioan, ondorengo bertsolariek hartuko dute parte: Aner Peritz, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Oihana Bartra. Igandean izango dira Neguko Zirkua eta Matriuska ikuskizunak. Lehena, 12:00etatik aurrera, Sahatsaga kiroldegian egingo da; familia guztiari zuzendutako emanaldia da. Bigarrena, berriz, Iturzaeta aretoan izango da 19:00etan hasita. Antzezlanak “historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du”.

Argazkia: Kultura Barrutik

 

Lotutako albisteak: