Hileko azken larunbatean, urtarrilaren 30ean, 16:00etan hasita egingo du Urritza aisialdi taldeak hilabete honetako ekintza: Altxorraren bila. Bertan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik bosgarren mailara bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute.

Interesatuek aurrez eman beharko dute izena; horretarako, haurraren izen abizenekin mezu bat bidali beharko da Urritzaren posta elektronikora (urritza.ae@gmail.com). Izena emateko azken eguna datorren astelehena, urtarrilaren 25a, izango da.