Urtarrilaren 29a, ostirala, izango da kontratazio gastuetarako eta langabeen kontratazioetarako dirulaguntzak eskatzeko azken eguna. Eskualdeko enpresei bideratuta, 291.000,00 euro emango dirulaguntzatan Urola Kostako Udal Elkarteak. Enplegua sustatzeko 2020ko planaren ekimenetako bat da eta Lanbidek finantzatzen du.

Deialdi honetan lehentasuna izango dute emakumeak kontratatzen dituzten eskabideek. Udal Elkartearen arabera, 22 dirulaguntza gordeko dira emakumeak kontratatzen dituztenentzat. Kontratuek honako ezaugarriak izan behar dituzte: hiru edo sei hilabeteko iraupena eta lanaldi erdia edo osoa izatea. Sei hilabeteko kontratuak 2020ko urtarrilaren 1a eta 2020ko abenduaren 31a bitartean egindakoak izan behar dira; hiru hilabetekoak, berriz, 2020ko urtarrilaren 1a eta 2021eko martxoaren 31a bitartean.

Kontratuaren eta kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien arabera 1.500 eta 9.000 euro arteko dirulaguntzak emango dituzte. Oinarriak eta eskabideak nahiz zuriketak egiteko eredu eta eranskinak Udal Elkartearen webgunean eskuratu daitezke. Bestalde, eskaerak UKUEren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira.

Argazkia: Zarauzko Hitza

 

Lotutako albisteak: