Joan den urtarrilaren 15ean, ostiralean, egin zuten Getariako Elkano Kofradian azken ehun urteetako naufragioak biltzen dituen lanaren aurkezpena. Aurkezpen ekitaldira bertaratutako herritarren artean, dohainik, hainbat liburu banatu zituzten, eta hurrengo egunean, turismo bulegoan jarri zituzten eskuragarri herritar guztientzat. Egun hartan bertan, larunbatean, hilara luzeak egon ziren liburuak eskuratzeko, eta 140 ale inguru banatu zituzten.

Haritz Alberdi alkateak ARTZAPEri jakinarazi dionez, 250 liburu inguru banatu dituzte getariarren eta liburuko protagonisten senitartekoen nahiz inguru hurbileko kideen artean. Orain, 100 ale inguru gehiago ekarri dituzte eta horiek 25 euroren truke salgai jarriko dira. Getarian, Harritarte dendan eta estankoan egongo dira erosgai. Era berean, beste hainbat herritako liburudendatan ere izango da hura lortzeko aukera: besteak beste, Zumaian, Otañon eta Aizpuruan; Orion, Hontzan; Zarautzen, Garoan eta Alizian; eta hiriburuetako Elkar liburudendetan.

Formatu digitalean

Udalaren webgunean ere lortu daiteke liburua; dohainik eta PDF formatuan. Esteka honen bitartez deskargatu daiteke.

Lotutako albisteak: