55 urtetik gorako pertsonek, jubilatuek eta pentsionistek hartu dezakete parte Etengabeko Ikaskuntza ikastaroetan. Ezaugarri horiek dituzten lagunek izan arren lehentasuna, interesa duen herritar orok hartu dezake parte. Hiru ikastaro mota antolatu dituzte: Optimizazioa telefono adimenduen erabileran (Smartphones), Oroimena suspertzeko tailerra eta Bizitza osasungarria elikaduraren bidez.

Telefono adimenduen erabilera optimizatzen ikasteko saioak otsailaren 15etik martxoaren 17ra egingo dira; astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Oroimena suspertzeko tailerrak, berriz, otsailaren 16an hasi eta apirilaren 20an amaituko dira. 17:00etatik 19:00etara, astearte eta ostegunetan egingo dira tailer horiek. Azkenik, elikaduraren bidez bizitza osasungarria izaten irakatsiko dute. Saioak apirilaren 14tik maiatzaren 17ra emango dituzte; astehelen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara.

Ikastaroak presentzialak izango dira, eta horietan COVID-19aren aurkako segurtasun protokoloa jarraituko da. Ikastaro guztiak doakoak izango dira, eta Getariako Jubilatuen eta Ezinduen elkartean eskainiko dira, betiere, lagun kopurua mugatuta eta distantziak errespetatuz. Otsailaren 5a izango da izena emateko azken eguna. Ondorengo bideak erabiliz egin daiteke izen-ematea: aurrez aurre udaletxean, 607 648 376 telefonora deituta edo gejuez@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Argazkia: Muy Interesante