Joan den astean hasi zen Egunean Behin jokoko seigarren sasoia, eta lehenengo aste honetan, Getaiarrak taldean jada ohikoa den erabiltzaileak lortu du garaipena: Iruenek. Izan ere, getariarren taldea sortu zenetik, denboraldi batean izan ezik gainerakoetan erabiltzaile hori izan da irabazlea.

Lehenengo aste honetan 527,38 puntu eskuratu ditu. Bataz beste, egunean 8,43 galdera asmatu ditu, eta horretarako 41 segundo erabili ditu. 515,72 punturekin Aitor IO erabiltzaileak lortu du bigarren postua; hirugarrenean, berriz, 506,84 punturekin, Amets geratu da.

Lehia hasi besterik ez da egin, eta oraindik dena erabakitzeke dago. Gaur, denboraldiak iraungo dituen zortzi astetik bigarrenari eman zaio hasiera.

Lotutako albisteak: