Datorren ostegunean, hilaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean eta ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak zibersegurtasunaren inguruko jardunaldia egingo du. Sareko sarbideak seguruak izan daitezen, enpresetako kudeatzaileei nahiz IT eta produkzio zuzendariei eskainitako jardunaldia da.

Bi orduko lan saioa izango da, 09:00etatik 11:00etara, eta “online” egingo da. Zibersegurtasunean sakondu eta hainbat estrategia-teknika ezagutzeko, nagusiki, telelana eta hornitzaileen urruneko sarbidea izango dira aztergai. Bide batez, ZIUR Fundazioaren ekimena ezagutaraziko da.

Izena-ematea egiteko mezu bat bidali behar da enpresa@urolakosta.eus helbide elektronikora ondorengo datuak zehaztuz: enpresaren izena, IZK, posta elektronikoa, harremanterako pertsonaren izen-abizenak eta telefonoa. Datorren asteartean, otsailaren 16an, amaituko da izena emateko epea.

Argazkia: eitb.eus