Atzo Sestaon (Bizkaia) izandako hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzera deitu ditu getariarrak Mariñak Getaiko Talde Feministak. Bihar, otsailak 14, izango da kontzentrazioa, 18:00etan, Getariako frontoian. Emakumeen Mundu Martxaren leloarekin bat eginez, indarkeria sexistaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzeko hartuko dute kalea.

56 urteko emakume bat hil zuten atzo Sestaon, eta Ertzaintza ikerketa egiten ari den arren, indarkeria matxistarena da hipotesi nagusia. Bilboko itsasadarrean gizonezko baten gorpua aurkitu eta haren familiari gertaeraren berri ematera joandakoan topatu zuten emakumearen gorpua; indarkeria zantzuak zituen.

Mariñakek salatu duenez, hiru emakume erail ditu indarkeria matxistak 2020an Euskal Herrian.