Seigarren denboraldiko Getaiarrak taldeko irabazleen zerrendara izen berri bat gehitu da: Kajutei. 523,44 punturekin, bera izan da joan den asteko irabazlea. Bestalde, atzetik, baina gertutik jarraitu diote Ibanauk eta Iurek; hurrenez hurren, 519,28 eta 514,30 punturekin.

Gutxigatik, baina denboraldiko lehenengo astean Iruenek ezarritako langa gainditzerik ez du lortu Kajuteik. Iruenek 527,38 puntu lortu zituen aurreko astean, Kajuteik baino ia lau puntu gehiago. Sasoi berria hasi besterik ez da egin, eta oraindik, ez dago ezer erabakita.

 

Lotutako albisteak: