Dataz aldatu dute eskualdeko enpresei bideratutako jardunaldia; eta beraz, saioa otsailaren 25ean egingo da, “online”. 09:00etan hasita, bi orduko saioa izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera antolatu du jardunaldia Urola Kostako Udal Elkarteak.

“Enpresa eta langileak, sarean, etengabeko informazio trukean ari diren honetan, babesgabetasuna inoiz baino agerikoagoa da zibersegurtasunaren ikuspegitik”, azaldu du UKUEk. Horregatik, zibersegurtasunean sakondu eta hainbat estrategia-teknika ezagutzeko asmoz, telelana eta hornitzaileen urruneko sarbidea izango dituzte aztergai jardunaldian. Era berean, ZIUR Fundazioaren ekimena ere ezagutaraziko da.

Interesatuek ondorengo datuak bidali beharko dituzte enpresa@urolakosta.eus helbide elektronikora: enpresaren izena, IZK, posta elektronikoa, harremanetarako pertsonaren izen-abizenak eta telefono zenbakia. Izen-emate epea otsailaren 23an amaituko da.

 

Lotutako albisteak: