Atzo, otsailak 16, amaitu zen Getariako Portuko Plan Bereziari helegiteak aurkezteko epea. Udalak jakinarazi duenez, dozenatik gora arrazoibide aurkeztu ditu eta horien berri herritarrei emateko Udala Informatzen saio bat antolatu du biharko, otsailak 18.

19:00etan hasiko da saioa eta telematikoa izango da. Zoom plataformaren bidez egingo dute lotura honetan. Mugikorretik konektatzen direnek aplikazioa instalatu beharko dute, ordenagailutik egiten dutenek, berriz, bilerarekin bat egiteko aukeran sakatu beharko dute.

Herritarrek galderak eta zalantzak planteatzeko aukera izango dute txat bidez edo zuzenean.

 

Lotutako albisteak: